XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero euri epel, zetazko bat.

Tabernak itxirik.

Julius pelmada ematen, hain goiz etxeratuko ez zen gizon baten bila, txiskeroa pizturik, Diógenes!

Teok etxerako gogoa, eta Sara laguntza eske.

Autoa... Sararen aurpegia despedidan... é sonho e é encanto...

Biharamun goizean, Mariaren deia berriz: Charly hil da.

Noiz?

Bart gauean.

Eta gu afaltzen.

Zer ordutan?

Laurak aldera.

Sararen autoa arrankatu ezinik genbiltzala, beraz.

Hileta zazpietan.

Melodrama baterako ere...

Ez, ezer ez.

Idazle bat kapaz litzatekeela hori ere...

Joango zela, noski...

Ez zuela uste konpromezurik zuenik...

chama a água resoprando...

Hondartzara joan zen.

Udazkeneko sargori gandutsu hori zegoen, eta jende gutxi.

Txakurrak paseatzera ateratako aisiatsuak gehiengoa.

Olatu bortitzak ari ziren, uda guztian ez bezalakoak.

Belaunetarainoko uretan ibili zen ertzean.

Gero olatu menderagaitzekin borrokan.

Apar kresaltsuak sudur-belarriak sorgortu zizkion arte.

Uretatik irtetean, kaio gazte bat pasatu zitzaion begien paretik, eguzkitan eder, patxada osoz igeri moduko hegan.

Udazkenean kaioak lotsagabeago hurbiltzen ziren lurrera, hondartzak hutsago.

Ilargi erdi bat zegoen artean ere, zuri-garden, laino listu geldoen artean geldi... que levado pelo vento...